ASTEBURU INTENTSOA GAZTELEKUAN

Ekintzaz beteriko asteburua izan da pasatakoa. Gaztelekua atontzeaz gain tripa betetzeko aukera ere izan dugu.

Egubakoitzean, bihurkin, mailu eta taladroa hartuta komuna atontzeko armairu bat montatzen egon ginen. Gazteen lehen hastapenak izan ziren brikolajearekin baina edarto moldatu zirela esan beharra dago, lan txukuna egin genuen.

IMG_20160212_172503174_HDR IMG_20160212_172508209

Emaitza ere bikain geratu zen, eta gu ere benetan pozik, guk eraikitako armairu bat daukagu Gaztelekuan!!

IMG_20160212_190248094

Zapatuan, Euskal Herrian ain famatu diren taloak egiteko aukera izan genuen, egin eta dastatu. Eskuak irinez zikindu eta gustora ibili ginen merienda prestatzen!

IMG_20160213_185455863 IMG_20160213_185515477 IMG_20160213_185502753

Egin eta dastatu!! Benetan goxoak atera zitzaizkigunt taloak, eta txistorrarekin lagundurik… MERIENDA EDARRA!!

IMG_20160213_185527124 IMG_20160213_192744488 IMG_20160213_192848109

Sutan sukaldari bikaina izan genuela ere aipatu beharra dago!! XABIER TXEFA!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude