AURTEN ERE ESKI/SNOW IRTEERA HEMEN DUGU!

IMG-20160203-WA0008

Negu xuabea badugu ere, espero dugu otsailaren 27rako Ezkarayko parajeetan elurra egotea, egun horretarako ESKI eta SNOW IRTEERA antolatu dugu Gaztetxokoetatik.

Goizean goiz irten eta Valdezcarayko pistetan gora eta behera eguna igaro ostean etxera buelta!

Atxabaltako eta Arrasateko gazteekin egun ezberdin bat pasatzeko aukera, edurretan disfrutatzeaz gain jende berria ezagutuz!

Martxan gaude, eta animatzen den edonor gerturatu dadila ESKORIATZAKO GAZTELEKURA izen ematera! Argi ibili plaza mugatuak daudela!! IZEN EMATEKO AZKEN EGUNA OTSAILAK 21!

Gerturatu Gaztelekura eta informatu!!

Edurretan eguna igarotzeko aukera ezin hobea!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude