URRIA EKINTZEZ BETETAKO HILABETEA!!!

Lehenengo asteburuan….SUKALDARITZA!!

Gaztelekuko gaztetxoenekin sukaldaritza egiteko aprobetxatu genuen!!! Lokaleko funtzionamendua ezagutuz denetarik egin genuen eta gero denon artean merienda edarra gozatu genuen. Goxoa dirudi ezta?

PIZZA GOXO GOXOA

TXOKOLATEZKO EGUZKILOREA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Beste egun batean, EUSKARALDIAREKIN BAT EGIN GENUEN…..eta pankarta polit bat sortu genuen herriko sarreran jartzeko!! Heman al duzu izena??? Gaztelekutik adina dugunok eman dugu iada. 

 

 

 

 

 

 

Baina Urria hilabete handia izan denez,IRTEERA egiteko denbora ere izan dugu…

PAINTBALL ETA GARAIONEN EGON GARA GAUA PASATZEN!!!

Urriako azken asteburuan elurra emanda egon arren gaztetxo koadrila handi bat animatu zen asteburu pasa. Zortea izan genuen eta eguraldiari aurre egin eta Paintball- partida bikaina jolastu genuen Galarretan (Paintball Iturgutxi)!!!!

  

Baina Paintballean nekatu ez ginenez, Garaion Sorgingunera joan ginen arratsaldean. Bertan auzolanean, afaria, gosaria eta bazkaria prestatu genituen eta gau berritsu berritsu bat pasa genuen. Gaztetxoak beraien zakuetan amets egin zuten eta herri dsberdinetako gazteak ezagutu. Harremana sendotu genuen eta primerako asteburua pasa genuen, lo gutxi baina barre pila bat!!!

 

Ea zer dakarren Azaroak……

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude