GABONETAKO JAIETAN EKINTZA BEREZIAK GAZTELEKUAN

Gabonetako oporrak ate joka datoz eta Eskoriatzako Gazte lekuan egitarau poli-polit bat osatu dugu denon artean.

Lagunei gonbidatu eta goazen oporrei kolore berezia jartzera!

Abenduak 27: Gasteizeko izotz pistara irteera. Egun pasa. 10:00etan Akeitako autobus geltokitik irten eta, arratsaldeko 18:00ak aldera itzuliko gara.
Etxetik bazkaria eraman beharko dugu.
Prezioa: 10€

Abenduak 28: Gazte lekua 17:00etan irekiko da eta 19:30ean Tobera ikustera joango gara.

Abenduak 29: Afari elegantia eta pelikula emanaldia egongo da. 19:00etan Gazte lekua ireki, urteko azken afaria lagun artean ospatu eta ondoren, pelikula emanaldia egongo da. Gazte lekua 23:00ak arte egongo da zabalik.
Prezioa: 2€

Abenduak 30: Goiengazte eguna Oñatin. Bailarako herrien arteko sukaldaritza lehiaketa egongo da eta ondoren, bailarako gazte taldeen kontzertuak egongo dira Oñatiko Gaztelekuan. Autobusez irtengo gara eta 21:30ak aldera itzuliko gara.

Ekintzetan parte hartu ahal izateko izena eman behar da eta, izena emateko azken eguna abenduaren 20a izango da.

GABONAK 2015 ESKOITZA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude