Asteburu honetan tope ibili gara Gazte lekuan!!!

Asteburu honetan gelditu barik ibili gara… asperdurari ez diogu tarterik eman!

Ostiralean, kanpoko giro ederra aprobetxatuz, Gazte lekuko mahai jolas eta mahai kirolak kanpora atera genituen. Futbolinak bereziki, arrakasta handia izan zuen eta gogotsu ibili ginen partidak bota eta bota guztiz ilundu eta freskatu arte.

argazkia5

Zapatuan, hainbeste gustatzen zaigun sukaldaritza saio bat egin genuen. Kreppeak egiten trebatu ginen; bai gazi, zein gozoak. Ze goxoak!!!

argazkia4sukaldaritza1

Domekan ostera, “EKIN Emakumeak” -ekoen bisita izan genuen. Leire Pascual hurbildu zen Gazte lekura eta indarkeria matxistaren inguruan gure usteak eta ikuspuntuak konpartitzera gonbidatu zigun. Oso hausnarketa politak irten ziren, bidelagun aparta izan zen Leire!

argazkia6

Eta azkenik, asteburuari amaiera borobila emateko, gorputzak astindu genituen gogoz!!! Dantzan ibili ginen Wii dancean!

Esan dizuegu, tope ibili garela!

Aupa Eskoitzako Gazte lekua!!!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude