Talde ederra mugitu ginen Galarretarantz!

Pasa den zapatuan, ikasturteko lehen irteera berezia egin genuen Eskoriatzako Gazte lekuko eta Aretxabaltako Gazte lekuko lagunok.

Eguerdian irten eta Galarretan (Araba) dagoen Paintball parkera abiatu ginen 40ko talde handi bat eta bertan, bokata bat jan ostean, pinturaz bete genituen gorputzak goitik eta behera! Herrien arteko lehia egon bazen ere, jolasaren parte izan zen eta, behin ekintza amaituta barre pila egin genituen bakoitzak bere esperientziak kontatzen!

Gainera, esan beharra dago, inguru ederretaz gozatzeko aukera ere izan genuela. Udazkenean sartuta, paisaiak izugarri politak dira Galarretan!

Paintball txikian

painball txikian3paintball txikian 2

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude