Gehien markatu nauten manifestazioak Parisen bizi izandakoak dira: “Proceso 1001” deitutakoa,
Salvador Puig Antich anarkistaren aldekoak (Puig, Puig, Puig solidarité! oihukatzen genuen),
Txileko kolpe militarraren kontrakoa, Portugaleko Krabelinen Iraultza… Manifestazioetan parte hartzen genuen lasai, tiro bat jasotzeko beldurrik gabe, poliziaren deskargak egon arren. Euskal Herrira bueltatzean, zirrara handiena egin zidan Ezker Aldean bizi izandakoak martxoaren 3ko sarraskiaren ondoren.
Portugaleteko parrokian meza eman zuten; eliza gainezka, eta kanpoko aldea beste hainbeste. Oinez joan ginen Portugaletetik Barakaldora manifestazioan; langile asko eta asko laneko arroparekin, buzoekin, beste asko domeketako arroparekin, denok batera, estu-estu eginda, elkarri besotik helduta. Gogoan dut Simon Drogas auzora heldu ginela, Sestao bukaeran doagoen auzora. Bizkaiko Labe Garaien instalazioak zeuden (AHV) eskumatara, bidearen beheko aldean, eta haietan langile batzuk; manifestazioan zihoazen beharginak harrika eta oihuka hasi zitzaizkien:
Campanades a morts