Jaizkibel Konpainia desfilatzen

DSC_9324

Inolako arazorik gabe desfilatu du Jaizkibel Konpainiak. Urterik urte ikus daiteke jende gehiago txalotzen kaleetan. Ibilbidean beste konpainia batzuekin egin dute bat Alamedara ailegatu arte. Ez da ezer gertatu, Alardeko beste konpainia bat bailitzan joan da, normaltasun osoz.

DSC_9405

Kale Nagusian euritako beltzak eta pankarta zuriak egon arren, gero eta gutxiago dira istiluak sortzen ibiltzen direnak.“Ez gara zuek ikustera etorri”. Baina euritako beltzen tartetik buruak atera eta Jaizkibelekoak pasatzean, bat baino gehiago zegoen begira!

Jaizkibel Konpainia goizez desfilatzen

Laida-Anabel-Ramon-Naiara

Goizean goiz esnatu izan gara beti Alardea ikusteko. Umetan gure aita zenarekin Guadalupera meza entzutera, bidean kainabera moztu eta… aldapan gora. Bueltan, Errandonean ardo goxoa edan, eta etxera itzultzen ginen konpainiaren batekin. Gosaldu eta kale Nagusira, Apezpikuaren plazan bizi ginen eta.  Laida ere ume-umetatik esnatu izan dut goiz,  konpainiak nola joaten ziren kantineraren bila ikus zezan. Aurten, inoiz baino goizago jeiki behar izan dugu, kantinera etxean baikenuen. Goizeko 07:20an etorri ziren kantineraren bila: kapitaina, Anabel Salinas, tenienteak, Maite San Miguel eta Ramón Murua, eta sargentoak Naiara Salinas eta Ramón Ribera.

Jaizkibel konpainia

Lore-sorta zoragarria eman zioten; ondoren balkoira irten zen konpainiari agur egitera. Une horretatik aurrera hasi zen Jaizkibel konpainiarentzat Alardea.

Jaizkibel konpainia