Ituren eta Zubietako iñotik

DSC_5657

Ituren eta Zubieta, Mendaur mendiaren magalean. Nekazari giroko inauteriak ditugu hauek, eta bi herriok dira lehenengoak inauteriak ospatzen.
Herriko ostatuan janzten dira joaldunak, eta bertan lanean ari direnei ez zaie umorerik falta!

DSC_5821

Artza bere loalditik irteten denean, udaberria gertu dugula esan nahi du. Iturengo artza ardi-larruz mozorrotuta ibiltzen da eta ahari-burua darama.

DSC_5843

Lurra, natura esnatu nahi dute joaldunek mugimendu erritmikoekin eta joare handien edo polunpen hotsarekin.

DSC_5846

Joaldunekin batera gizon bat joaten da, txapela eta atorra beltzez jantzita. Hark adar-hotsak eta oihuak botatzen ditu joaldun guztiak batera mugi daitezen.

DSC_5711

Karrozaren bat ere ikusiko dugu, eta jendea mozorro-jantzian ibiltzen da, haurrak, gazteak eta ez hain gazteak ere, festan parte hartuz eta disfrutatuz.

DSC_5667

Inauteriak Haratusteak Carnavales

DSC_1466

Amaitu dira inauteriak, ihauteak, ihoteak (iyoteak) edo haratusteak, neguko jaiak. Haratuste hitza “haragi uztea” ei da, eta, mendebaldeko euskaraz (bizkaieraz) erabiltzen da. Azken izen hau mundu osoan zehar erabiltzen den carnaval edo carnivalen parekoena da, hauek latinetik baitatoz: carne (haragi) eta levare (utzi). Nik gehien maite ditudanak Ituren eta Zubietakoak dira, eta asko disfrutatu izan dut Zuberoako Maskarada-rekin. 
Hondarribian ospatzen direnak oso bestelakoak dira, baina bada talde bat egiten dituzten antzezpenekin alaitzen gaituena.

DSC_1479