Sokoburuko azoka

Aspaldi hasi ziren supermerkatuak eta
hipermerkatuak ohiko azokak baztertzen. Horrek berekin dakar izugarrizko
galera. Ez dugu ahaztu behar azoka ez dela bakarrik erosteko eta saltzeko
lekua, baizik eta giza eta gizarte-harremanak bideratzeko esparru bat.

sokoburu

Azokak banakako salgunez daude osatuak, eta
haietan mota askotako produktuak aurkituko ditugu, batez ere, elikagai
freskoak: barazkiak, frutak, haragia, arrainak, etab. Herri edo auzoen
erdialdean kokatzen dira. Hango eta inguruetako auzokideentzako topagunea
izaten dira. Han bertan elkartu, berriketan egin eta eztabaidatzen dute, eta herria eta
eskualdea
 osatzen dute.
muskuiluak azenahoriak sokoburu

Larunbat-goizean Hendaiara gerturatuz gero, Sokoburuko azokaz gozatzeko aukera izango dugu. Tradizio handikoa ez bada ere, duela 18 urtetik edo gehiagotik hona egiten da, eta urterik urte garrantzi eta pisu handiagoa du Bidasoaren bi aldeetan. Han inguruko baserrietako produktuak aurkituko ditugu: arrautzak, gaztak, gatzatuak, frutak, barazki ekologikoak, loreak eta landareak, ogi biologikoa, eskuz egindako gailetak eta pastak…; Landetako produktuak: foie, konfita, oilaskoak…; Arcachongo ostrak –ekoizleek eurek salduak–; Alpeetako gazta-aukera handia…
Azoka honetako produktuak baratzetik mahaira doaz zuzenenan. Azokaren berotasunak, giroak, koloreak… aditzera ematen digute azoka berri hau ondo sustraituta dagoela.

 opiltxo biologikoak