Aurreko larunbatean graffiti lehiaketa egin zen Irunen Errepublikaren eguna ospatzeko. Disfrutatu egin nuen ikuskizunarekin: arratsalde eguzkitsua, koloreak nonahi, gazteak arte lanak sortzen sprayz inguraturik eta euren estetika erakusten: kaputxak, inork ezagut ez ditzan, inork jakin ez dezan nor izkutatzen den sinadura horren atzean; praka bakeroak, kolore apalak… Batek esan zidan pintatzen ari zena lagun bati dedikatzen ziola, beti elkarrekin pintatzen baitzuten.
Nire esker ona euren kolaborazioagatik, inolako pegarik gabe ibili ahal izan nintzelako euren artean argazkiak egiten.