Gaur nire eguna da, urteak betetzen ditut eta. Lanera ailegatu eta mahai gainean bertso zoragarriok aurkitu ditut.
Aurtengo ikasturtea gogor samarra izan da, lan berri baten jardun behar izan dudalako; ez nuen esperientziarik hartan eta ordu asko sartu behar izan ditugu. Aurrera egin ahal izan dut ondoan neukan lankideari esker. Bere esperientzia eta laguntzari esker, aholkuei esker eta beheraldietan emandako animoei esker.
Aurrera egin ahal izan dut esan gabe : “ezin dut gehiago eta hementxe geratuko naiz”. Eta gaur kariño handiz berak idatzitako bertso hauek aurkitu ditut. Garbi esan dezaket, bai, gaur, nire eguna dela.
Gaur nire eguna da
4