literaturatik gehiago pinturatik baino
Xabier Artolaren argazki erakusketa Hondarribiko MODOTTI Tailerrean, urriaren 30era arte.
Elkar ezagutu genuen IRALEn hasi ginenean lanean. Argazkigintzarako zaletasuna gazte-gaztetatik datorkio. Erabat autodidakta, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko (SFG) kidea da, 1975etik.
Modotti tailerreko erakusketara, aro digitalean egindako zenbait argazki ekarri ditut, 2006tik 2010era bitartekoak. Denetik pixka bat, beraz, areto txiki honetako hormetan zintzilik: paisaiak, jendea, erretraturen bat…; horien artean zortzi Kuban ateratakoak dira, azken boladan hainbat alditan suertatu baitzait uharte eder horretan izateko parada.
Català Roca argazkilari kataluniarrak (1922-1998) esana da argazkigintzak gehiago duela literaturatik pinturatik baino, kontrakoa esaten bada ere. Iritzi berekoa naiz, eta esaldi horretaz baliatu naiz, hain zuzen, erakusketari izenburua emateko.