Guelewar taldea

guelewar

Irungo jaiak amaitu eta talde bat sortzeko ideia zebilkion buruan Max-i. Madrilen ere izan zuen beste talde bat. Senegaldik lehengusua etorri, eta musika-taldea sortzea erabaki zuten.
Mamadouk ere sarritan deitzen zidan berarekin batera jotzeko. Elkarri deitu eta taldea osatzea erabaki genuen. Esan daiteke ideia Afrikatik etorri dela.
Irungo gitarra-jotzaile bat ere badago taldean: Gorka.
-Reagea, Rapa eta jazza abesten dugu, estilo askotako kultur mestizajea.
-Gaiak? gizartean dauden arazoak, gaur egunean gertatzen dena, horretxek dira gure gaiak
.
Eta euskaraz ere abesten dute, politto gainera: Hegoak ebaki banizkion…, Araban bagare, Gipuzkun bagera
Beste hau Maxek berak sortutakoa da, euskaraz gainera:
Zugan murgilduta nago

agur esan gabe joan zara

Papis-ek hauxe dio: Kulturen arteko hartu-emana da, guk geurea ematen dizuegu eta zuena jasotzen dugu.

guelewar

Musika-tresna asko jotzen dute, denak Senegalekoak: Tamá, bougarabou-a, bongo-a, balafon-a, sabar-a, kora, tama edo talking drum-a…
Guelewar taldeko partaideak hauek dira:
Bill, Ibrahim, Omar, Papis, Mamadou, Gorka eta Max.
Guztien artean sekulako giroa sortu zuten Kabigorrin. Eta jendea berehala animatu zen dantzatzera eta eurekin batera kantatzera ere.

dantzariak

Guelewar taldearen entsaioa

max

Irungo jaietan ikusi nuen lehenengo aldiz Max. Saxoa ari zen jotzen bandan. Topo egin nuen berarekin Tinta Comic dendatik irtetean. Ez nuen ezagutu, saxorik gabe, bixera jantzita… San Martzialetan egindako argazkiak eskuratzeak ilusio handi egingo ziola esan zidan.

 guelewar

Musika talde bat sortu zuela ere aipatu  zidan, irailaren 26an azken entsaioa egingo zutela, hurrengo egunean, 27an, aurkezpena egingo baitzuten Irungo Kabigorrin.

guelewar