Hondarribiko jaiekin batera egoera ulertezinak gertatzen dira. Irailaren 7an, alardearen bezperan, eguerdiko 12:05ean bide publikoa okupatzen hasi ziren. Kale Nagusiko espaloietan plastikoak eta egunkariak jarri zituzten eta gainean eseri. Espaloietatik ezin zen ibili, taberna eta jatetxeetara sartzeko oztopo-jauzia egin behar zen; kale horretan badira dozena erdi bat lagun gurpildun aulkian joaten direnak, pertsona horiek ere adokinen gainetik ibili behar izan zuten. Bai udalak bai udaltzainek jakinaren gainean zeuden, baina handik ez ziren agertu. Hori bai, arratsaldean, Salbearen ordurako, plastikoak kenarazi zizkieten, irudi eskasa ematen zuelako. Jakin nahi nuke SOS Racismokoak jarri izan balira, berdin jokatuko ote zuten.
Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak
Bakoitzari berea, Jainkoaren legea
“Bakoitzari berea, Jainkoaren legea“, hala dio errefrau batek. “Hondarribia” aldizkariko 264zenbakian, 09.orrialdean, Xabier Sagarzazu kazetariak nik egindako argazki bat bere izenean argitaratu du: X.S. “Sebastian” jatetxean egindako argazkia da. Ardo-dastatzea ospatu zen, bertara gonbidatua izan nintzen. Han egindako argazkiak jatetxeko nagusiari eman nizkion, eta X. Sagarzazuk eskatu egin zion artikulua egiteko, bera ez baitzen han egon.
Zer dela eta ez du jarri argazkiaren oinean “Sebastian jatetxekoak utzitakoa” beste argazki batzuekin egin duen bezala? Horrelako jokaerak ez dira ez eleganteak ezta errespetuzkoak, eta profesionaltasun gutxi adierazten dute. Afari horretan egindako argazkien RAW artxiboak ditut, ez dut uste berak ezer aurkeztu dezakeenik.
Maskarak, kartelak eta plastikoak
Bagenekien plastiko beltzak, kartelak eta karetak jarriko zituztela; disneylandiakoak jarri zituzten bezain erridikuloak? Ecce homoa ere ailegatu da. Ikusi eta norberak atera dezala ondorioa.
Udaletxearen aurretik desfilatzean, txaloka ari ziren Arartekoa, Iñigo Lamarka, Bilduko zinegotziak eta beste kargu eta aurpegi ezagun asko. Bai kantinerak eta bai konpainiak Kale Nagusia igo eta jeitsi dute aldarte, grazia eta bizitasun handiarekin.
Aurten berreskuratu dute ibilbidea, Gernikako Arbola plazatik pasatzea, beste konpainien aurretik, asko eta asko bizkarra ematen.
Sainduan, Jaizkibel konpainiak jotzen du, euren esker ona adierazteko, kubero gaztetxoentzat eta laguntza ematera etortzen diren guztientzat; bertan zegoen EHU-UPVko irakaslea, Laura Mintegi, hautagaia datozen hausteskundeetan.
Eta txantxetarako gogoa ez da falta honelako kartelen aurrean.
Jaizkibel konpainia 2012
Urtero bezala, goizeko 7etan elkartu dira Jaizkibel konpainiakoak kantineraren bila joateko: Olaia Arbelaiz. Kantinera jaso eta abiatu dira, 8ak eta 25ean hasi behar zutelako Kale Nagusian gora.
Zezen plazako errotondara/biribilgunera ailegatu dira eta pasteleroen konpainiarekin egin dute topo. Kieto parau zeuden haiek, bidea okupatzen; Jaizkibelekoek ezin zuten aurrera egin. Pasteleroen mando bat Jaizkibel konpainiako abanderatuaren aurrean, zirkinik egin gabe. Urrutitik ikusita ematen zuen Jaizkibel konpainia ari zela gidatzen, ez baitzegoen bere konpainiako soldaduen artean.
Izaskun Larruskain kapitainak Ertzaintzaren arduradunarekin hitz egin behar izan du, ze ezarritako ordutegia bete egin behar da, eta horrela segituz gero, berandu ailegatzeko arriskua zegoen.
Azkenean pasteleroak abian jarri dira, eta mandoa, nire ondotik pasatzean esan dit –tonu ezatseginean–: ¡Ni se te ocurra hacerme alguna foto, ni se te ocurra!
(Mando hori ezagutzen dut, Elduayen, gure kooperatibako administrazioa daraman inmobiliariakoa).
Je suis désolée, frantsesek esango luketen bezala, ordurako argazkiak eginda bainituen. Esan behar dut beti izan naizela errebeldea, transgresorea, eta tonu agresiboan hitz egiten badidate, askoz gehiago, ondiokan.
Gainera, ni argazkiak egitera joaten naiz, argazkien bidez dokumentatzera egoera bat, kontatzera zer ari den gertatzen, etorkizunerako gera daitezen argazki horiek. Eta, txo, agertu nahi ez baduzu argazkian, erraza duzu, ez jarri Jaizkibeleko abanderatuaren aurrean!
Nora garamatzate aurrerapenek?
Ez. ez eta ez
Nire alde PORNOa
Eresien edo lamentazioen horma
Jasotzen ditudan e-mailen artean, beti dago bateon bat interesgarriagoa, kritikoagoa, dibertigarriagoa… Gehienetan lagunei bidaltzen dizkiet; horietako batzuk blogean argitaratzea pentsatu dut. Hona hemen bat.
Juduek eta Europa hegoeldekoek ez dute berdin errezatzen edo otoitz egiten:
Eresien horma Jerusalemen
Eresien horma Grezian, Portugalen, Italian, Espainian…
1976ko martxoaren 3ko sarraskia
Gehien markatu nauten manifestazioak Parisen bizi izandakoak dira: “Proceso 1001” deitutakoa,
Salvador Puig Antich anarkistaren aldekoak (Puig, Puig, Puig solidarité! oihukatzen genuen),
Txileko kolpe militarraren kontrakoa, Portugaleko Krabelinen Iraultza… Manifestazioetan parte hartzen genuen lasai, tiro bat jasotzeko beldurrik gabe, poliziaren deskargak egon arren. Euskal Herrira bueltatzean, zirrara handiena egin zidan Ezker Aldean bizi izandakoak martxoaren 3ko sarraskiaren ondoren.
Portugaleteko parrokian meza eman zuten; eliza gainezka, eta kanpoko aldea beste hainbeste. Oinez joan ginen Portugaletetik Barakaldora manifestazioan; langile asko eta asko laneko arroparekin, buzoekin, beste asko domeketako arroparekin, denok batera, estu-estu eginda, elkarri besotik helduta. Gogoan dut Simon Drogas auzora heldu ginela, Sestao bukaeran doagoen auzora. Bizkaiko Labe Garaien instalazioak zeuden (AHV) eskumatara, bidearen beheko aldean, eta haietan langile batzuk; manifestazioan zihoazen beharginak harrika eta oihuka hasi zitzaizkien:
Campanades a morts