Estela Galan

7 urteko artista

Aurten ere egin da Hondarribian, EMEKIk antolatuta,  Emakume artisten erakusketa. Eta urtero bezala, hantxe zebilen Estela, erakusketaren komisarioa, non eta nola jarri behar ziren lanak erabakitzen, eta beti prest edozein zalantza argitzeko edo argibideak emateko.
“Parte hartze handia izan dugu, Hondarribiko emakumeez gain, beste herri batzuetakoek ere ekarri dituzte euren lanak: Donostia, Irun, Errenderia… Esan behar dizut gero eta gazte jende gehiago etortzen zaigula, 5 urteko haur bat ere izan dugu! Horrez gainera, Arte Ederretako ikasleak eta Hondarribiko pintura akademietakoak ere bai: gaztetxoena  Beatriz Paganoren ikaslea da; Carmen Maura, Jabier Alkain, Jabier Sagarzazu, Josu Urtizberea…; horien ikasleen lanak hemen daude ikusgai; baita ibilbide luzea duen artistarena ere: Sara OtaƱo.

Urtero izaten dugu zerbait berria, aurten grabatu gutxi izan arren, obra batzuk oso abanguardistak izan dira.”

bisitariak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude