Auzotarra-1
Portuarra naiz. Alde Zaharra oso berandu ezagutu nuen, 25 urte nituela, orain 40 ditut. Gipuzkoa plaza ezagutzen nuen, pizka bat, baina Apezpiku plaza… ezta existitzen zenik ere!
Beste auzotar bat-2
Alde Zaharrean jaioa naiz. Orain, hilda dago. Nire iritzia da agintariei ez zaiela bat ere interesatu bizirik mantentzea auzo hau, berton bizitza indartzea. Portuari, aldiz, gehiago dedikatu diote.
OTArena lotsagarria da, urte osoan dugu. Ni, orain, ez naiz Alde Zaharrean bizi, baina gurasoak bai, adinekoak dira –74 urte–. Ezin dugu autoarekin sartu, ama jaso eta ospitalera eramateko, udaltzainei deitu behar diezu pibotea kendu eta pasatzeko. Hoteleko berezoek sartu eta irten, nahi dutenean. Beste batzuek, aldiz, badute baimena Apezpiku plazan aparkatzeko, eta ez dira zaharrak, gu baino gazteagoak, eta osasunez ere oso ondo daude. Nola lortu dute? Jakin nahiko nuke!
Gauza batekin gaude pozik: orain Alamedan farmazia dugu, eta kutxazaina ere bai, ze lehen, duela gutxira arte, hau desolazioa zen, utzikeria totala!
Beste auzotar bat
Alde Zaharra bera, fisikoki, traba da, kaleak gora eta behera, aldapatsua da, eta urteetan aurrera doazenentzat eta arazo fisikoren bat dutenentzat, ez da erosoa.
Ez dago aparkalekurik, horrez gainera, beti dago OTA, ordaindu egin behar duzu edozein kaletan aparkatzeko. Hainbeste traba ikusita, zer egiten duzu? Bada… joan ez!