BHklipeko sariak Almenera eta Gaztelupera

BHklipeko sariak Almenera eta Gaztelupera

Atzo banatu ziren BHKlip lehiaketako sariak. Epaimahaiarena Almeneko DBHko 3. mailako talde batek jaso zuen eta Ikuslearena Gaztelupeko laugarren mailako batek. Lehenengoa XXII. Mendeko betaurrekoak lanagatik Jone Zuloaga, Uxue Beloki eta Nerea Fernandez de Antonarentzat izan zen. Ikuslearena, berriz, Ainhoa Mendizabal, Jone Uribesalgo eta Wilbert Ciprianentzat Etorkizuneko ikastola-etorkizuneko ametsak lanagatik. Tablet bana jaso zuten opari.

BHKlipeko-Ikuslearen-Saria

Epaimahaiak saritutako lanean, batez ere, baloratu zuen mezua izatea, kontaketa bat egotea eta baita hainbat lokalizazio erabili izana ere. Epaimahaiak beste lan hau ere nabarmendu zuen: Guk horrela ikusten dugu XXII. mendeko ikastola. Guztira 846 boto jaso ziren blogaren bidez Ikuslearen Sarirako, eta hauexek dira boto gehien jaso zituztenak: Nolakoak izango dira XXII. Mendeko ikastolak? (98 boto), 5D betaurrekoak XXII. Mendeko ikastolan (115 boto), Etorkizuneko ikastola, etorkizuneko ametsak (139 boto) eta XXII. Mendeko betaurrekoak (236 boto). Ikuslearen Saria eta Epaimahaiarena lan berak jaso zuenez, Ikuslearen Saria botorik gehien jaso zituen bigarren taldearentzat izan zen.

Zazpigarren urtea ikus-entzunezkoen alorrean ikasleengan eragiten

Arizmendi ikastolak zazpigarrenez jarri du, aurten, abian bideo-lehiaketa hau. Aurtengo gaia XXII. Mendeko ikastola izan da, eta guztira 21 lan jaso dira. Parte hartzaileak DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak eta batxilergokoak izan dira. Debagoieneko ikastoletako ikasleei zabalik egon da. Lankidetzan izan ditu. Bestalde, GOIENA, BAGARA, AZK eta MU.

Ekitaldi xumea, baina egokia

Ekitaldian Gorka Etxabe Artemaneko kidea izan zen gonbidatu, solasaldi bat eskainiz hurbildutakoei ikus-entzunezkoen inguruan; ondorengo bi galderei erantzun zien: zer eragin dute, gaur egun, ikus-entzunezkoek gazteengan? Zer aukera du gazte batek ikus-entzunezkoak jorratzeko bailaran? Ekitaldi xumea, baina era berean, egokia atzokoan antolatzaileek eskaini zutena. Pozik daude aurtengo emaitzarekin, eta aurrera begira ekimenarekin jarraitzeko prest.

Argazkiak

Ikuslearen Saria-2015: bideoak

1 bideoa: Egun bat XXII. mendeko ikastolan

https://www.youtube.com/watch?v=knTCNlPCLZI

2 bideoa: 5D betaurrekoak XXII. mendeko Ikastolan

3 bideoa: Etorkizuneko ikastola – Etorkizunera ametsak

4 bideoa: XXII. mendeko ikastola

5 bideoa: Guk horrela ikusten dugu XXII. mendeko ikastola

6 bideoa: Liburu hizlariak

https://youtu.be/9zAjQ5b9CFM

7 bideoa: Eta zuek nola ikusten duzue?

https://www.youtube.com/watch?v=RRPZcWwR_PU

8 bideoa: Erabil ditzagun teknologiak, baina ez gaitzatela teknologiek gu erabili!​

9 bideoa: Etorkizuneko betaurrekoak

https://youtu.be/U3ElpplNDkE

Bideoa 10: Ongi etorri XXII. mendeko ikastolara

https://www.youtube.com/watch?v=V0ggUilvh-I

Bideoa 11: Nola izango dira XXII. mendeko ikastolak?

https://www.youtube.com/watch?v=6lkvnWFrCa8

Bideoa 15: Nolako ikastolak izango dira?

https://youtu.be/A0CSwV0zVbk

Bideoa 16: Hezkuntzaren bilakaera

https://www.youtube.com/watch?v=3d67nyAUW9s

Bideoa 18: XXII. mendeko betaurrekoak

Bideoa 19: Etorkizun galdua

https://www.youtube.com/watch?v=nHOknwr8DPg

Bideoa 20: Sikarowi

https://www.youtube.com/watch?v=e1l90FPDBUc&feature=youtu.be

Bideoa 21: Ikastola modernoa

http://youtu.be/1EK8CZyUNMA

Abian da BHklip, 2015 bideo-lehiaketa

Captura de pantalla 2015-03-04 a las 8.17.13BHKlip bideo-lehiaketaren zazpigarren aldia izango da aurtengoa, eta parte-hartzen duten ikasleek bi hilabete izango dute bideo bat sortzeko ondorengo gaiaren inguruan: Eta zuk nola ikusten duzu? Irudikatu XXII. Mendeko ikastola. DBH 3, 4 eta batxilergoko ikasleentzat da, eta bi sari banatuko dira: Epaimahaiaren Saria eta Ikuslearen Saria. Azken edizioetan bezala, lankidetzan izango ditugu AZK, Goiena, MU eta Bagara. Aurten, gainera, bailarako ikastolen arteko elkarlana bultzatu nahirik, Txantxiku eta Aranzadi ikastolakoek ere hartuko dute parte, eta guztiei eskainiko zaie formazio-saio bat Huhezin bertako irakasleen eskutik.