Atzo banatu zituzten BH Klip bideo lehiaketako sariak. Arizmendiko Batxilergokoen desfile-ekitaldian, festa giro bikainean, eta pozarren igo ziren parte-hartzaileak sarien bila. DBH mailan Bailara gazte bategatik lanak irabazi du epaimahaiaren saria, Matilde Aizpurua, Deiane Marcos eta Nerea Elortza dira egileak, eta Batxilergo mailan Gazteak post-it lanak jaso du saria, Asier Lete, Iratxe Moreno eta Ane Martinena. Ikusleen saria ere banatu da, blogetik bertatik botuak jasota, eta Erreportaia izeneko lana gustatu zaie gehien ikusleei, Janire Berasaluze, Elene Azkoaga eta Karmele Varorena. 774 lagunek eman dute botua 37 lanen artean saria aukeratzeko.
Category Archives: 2012ko edizioa
DBH Klip 2012ko finalistak
Irabazleak zeintzuk diren egubakoitzean bertan jakingo dugu, 18:30etan, Amaia antzokian, Arrasaten, egingo den Batxilergokoen desfilearen ostean. Finalistak jarraian dituzue DBH eta Batxilergo mailetako finalistak. Gogoratu ikuslearen saria ere banatuko dela eta horretarako zure bozka behar dugula. Hemen eman dezakezu zure botua.
Amaia Pavon, HUHEZIko ikus-entzunezkoetako irakasleak iragarri ditu finalistak:
DBHko finalistak
Gazteak bat!
Joxepa Amona
Bailara gazte batengatik
Batxilergoko finalistak
Erreportaia
Gazteak Post-it
Bailara gaztea gara
Aurtengo lanak, bozkatu onena!
Bideoak ikusteko sakatu irudia. Bozkatzeko, taularen ostean duzu formularioa.
1. Bailara beti gaztea | 2. Txiki Movie | 3. Bailarari itzulia |
4. Bizikletan | 5. Bizikletaren bilakaera | 6. Oinarriaren bidea |
7. Bizikleta irteera | 8. Erreportaia | 9. Bailara euskaraz |
10. Pixka bat es mucho | 11. Gure bizikleta | 12. Bizikleta=gure gorputza |
13. Goiz bat | 14. Zer nahiago duzu? | 15. Zer da bailara gaztea? |
16. Debagoiena gaztea | 17. Egin kirola | 18. Gazteak garelako |
19. Bailara gazte bategatik |
20. Gure bailara | 21. Bailara gaztea |
22. Joxepa amona | 23. Prada | 24. IZ_BHKlip2012 |
25. Astelehena astebukaeran |
26. Nolakoak izango dira gaur egungo gazteak? |
27. Lore lore |
28. Bizikleta gaztea | 29. Laguna | 30. Badakizue zergatik? |
31. Gazteak beti gazte | 32. Gazteak post-it | 33. Bailara gaztea gara |
34. Gazte bailara | 35. Gazteak bat | 36. Gazte izatea, gazte sentitzea |
37. Bizikleta 2012 |
Cargando…
Oinarriak
0. Xedea: Ikus-entzunezko labur bat sortzea.
1. Egilea: Debagoieneko ikasleek har dezakete parte (20 urtera
artekoak). Lan bakoitzeko gehienez hiru lagun.
2. Lanaren ezaugarriak:
- Gaia: Bailara gaztea.
- Objektua: bizikleta.
3. Iraupena eta formatua:
- 2 minutu gehienez.
- Lanak AVI edo WMV (Windows Media Video) formatuan entregatu beharko dira.
4. Epea:
Lana martxoaren 26rako entregatu beharko da. Bi modutan
helaraz daiteke:
- Arizmendi Ikastolako idazkaritzan utzita edo postaz bertara bidalita. Arizmendi Ikastola (BHKlip, 2012) Otalora lizentziaduna, 8. 20.500 Arrasate.
- Youtubera bideoa igo eta esteka helbide honetara bidaliz: komunikazioa@arizmendikide.net
5. Sariak:
- Epaimahaiaren sariak (bideo kamera bana): DBHko lan onenari.
- Batxilergoko (eta 20 urtera arteko) lan onenari.
- Ikuslearen saria. (80na euro material digitalerako). Boto bidez aukeratuko da. Martxoaren 30etik apirilaren 23ra arte bozkatu ahal izango da finalisten arteko onena arizmendi.eu webgunean.
7. Epaimahaia:
- MUko Ikus-entzunezko Komunikazioko irakasle bat
- Arizmendi Ikastolako bi ordezkari
- GOIENA komunikazio taldeko ordezkari bat
- AZK komunikazio taldeko ordezkari bat
Epaimahaiak lanak baloratzeko irizpide hauek izango ditu kontuan:
- Originaltasuna.
- Teknikoki irudi, soinu eta muntaiaren egokitasuna.
- Objektua bideoan erabiltzea ez da ezinbestekoa, baina baloratu egingo da.
- Musika: ez da derrigorrezkoa egileek sortutakoa izatea, baina baloratu egingo da.
8. Parte-hartzaileek ziurtatuko dute euren lanak ez dituela
inoren eskubideak urratzen. Creative commons lizentziapean
musika deskargatzeko http://www.jamendo.com/es
helbidean aukera handia dago.
9. Saria jasotzen duten hiru lanak Arizmendi Ikastolaren esku
geratuko dira, eta berea izango da lanoi eman dakiekeen
erabileraren eskubidea.
10. Lanaren izenburua artxiboan bertan jarri beharko da, eta
gutunazal itxi baten izenburu bera eta barruan egileen izen-deiturak
eta telefono zenbaki bat.
Lana Youtubera igota helaraziz gero, mezu bidez bidali datuok
komunikazioa@arizmendikide.net helbidera.
11. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.
www.arizmendi.eu
Harremanetarako: 943 71 21 68
komunikazioa@arizmendikide.net