Ostiralean egin zen BHKlip bideo-lehiaketaren sari-banaketa, Ikastolaren Egunarekin batera. Bi sari banatu ziren: Epaimahaiarena eta Ikuslearena. Epaimahaiaren Saria Almeneko Alba Saez, Mireia Cabrera eta Nagore Gomezentzat izan zen, Gauzak trukatu zure beharretara moldatu lanari esker. Ikuslearena ere Almeneko hiru ikaslerentzat izan zen: Haizea Arrieta, Oihane Iturbe eta Olatz Iriarterentzat, hain zuzen ere. Sari hori ikusleak Bhklip blogaren bidez bozkatu du, eta bozkan parekatuta egon dira aipatu bi lanok. Botu bat gehiago jaso du Epaimahaiak aukeratutako lanak, baina oinarriei kasu eginik, lan berberak ezin zuenez bi sariak jaso, bigarren bozkatuenak jaso du Ikuslearen Saria.
Aurtengo epaimahaia honako lagunek osatu dute: Arkaitz Biain (BAGARAko ordezkaria),Oihane Agirre (Goienako ordezkaria), Amaia Pavon (MUko ikus-entzunezko komunikazioko irakaslea) eta Gari Ibarzabal (Ikastolako hezkuntza ez-formaleko arduraduna).
Arizmendi Ikastolak antolatzen duen bideo-lehiaketa da BHKlip, eta hainbat lankiderekin batera (Bagara, MU, Goiena eta AZK komunikazio-taldea) jarri da martxan aurten ere. Aurtengo gaia Trukatuta ere berri izan da.
Ikuslearen saria