Ikusleen sarirako bideoak

Jarraian dituzue Ikusleen Sarirako aukeratutako bideoak. 13 dira. Amaierako formularioa  beteta eman dezakezue botoa ekainaren 10era arte.

Epaimahaiaren Sariarekin batera, ekainaren 13an, Ikastolaren Egunean saria jasoko dute saria irabazleek.

Oharra: e-posta eta izen berarekin botu bakarra eman daiteke, antolakuntzak e-posta eta boto zalantzazkoak deskontatzeko eskubidea du.

Hona hemen bozkatu daitezkeen bideoak:

BHKlip zuk ere trukatu

Bizitzan zehar trukatu eta gozatu

Trukatuz zure nahiak egia bihurtuz

Trukatuz mundu hobe bat sortu

Trukea

Gauzak trukatu zure beharretara moldatu

Bilatu eta bilatu, trukea lortu

Mundua hobetzeko truka dezagun

Trukea da bidea

Zuk ere trukatu

Erdi eta erdi

Bizikleta eta patinetearen trukea

Oparia

 

Eman zure botoa!

[ninja_forms_display_form id=2]

BHKlipeko bideo-lehiaketaren Epaimahaiaren Saria erabakita dago

BHKlipeko bideo-lehiaketaren Epaimahaiaren Saria erabakita dago. Hurrengo asteetan Ikuslearen Saria erabakiko da BHklip blogean botoa emanez.

Epaimahaia, 2014_content

Ostegunean elkartu zen lau lagunez osatutako epaimahaia, eta dagoeneko erabakita dago zein lanek jasoko duen Epaimahaiaren Saria.  Aurten BHKlip bideo-lehiaketan hamahiru lan aurkeztu dira Trukatuta ere berri izenburupean. Debagoieneko DBHko 3. eta 4. mailakoei eta batxilergokoei zabalik egon da lehiaketa.

 

Epaimahaiaren Saria ez ezik, Ikuslearen Saria ere banatuko dute antolatzaileek. Bigarren sari hori http://blogak.goiena.eus/bhklip/ helbidean bozkatu ahal izango du nahi duen orok maiatzaren 21etik ekainaren 11era bitartean. Bi sarien irabazleek bideo-kamera digital bana jasoko dute. Sari-banaketa ekainaren 13an izango da, Ikastolaren Egunean.

 

Epaimahaia osatu duen taldea honako hau izan da: Garikoitz Ibarzabal (Arizmendi Ikastolako ordezkaria), Arkaitz Biain (BAGARA elkartearen ordezkaria), Oihane Agirre (GOIENA komunikazio taldeko ordezkaria) eta Amaia Pavon (MUko Ikus-entzunezko komunikazioa graduko irakaslea).