Aurtengo BH-Klip lehiaketak baditu saridunak

bhklip barru_display

Ezohiko eguna izan da gaur, egubakoitza, Arrasateko azokan, ukitu berezia eman baitio Arizmendiren BH-Klip lehiaketak. Lehiaketaren bostgarren edizioa izan da aurtengoa; eta Kontsumoaren katea, aukeratutako gaia. Abiapuntu horrekin, 29 ikus-entzunezko aurkeztu dituzte bailarako ikasleek eta, gaur goizean zehar, azokan hutsik dagoen postu batean proiektatu dituzte. ‘Katean loturik’ eta ‘Kontsumoaren katea’ lanak saritu dituzte.

 

 

 

Epaimahaiaren Saria:

Ikuslearen Saria:

09:00etan hasi dira hutsik dagoen azokako postu batean lan guztiak proiektatzen; 29 ziren guztira, eta pare bat ordu iraun ditu emanaldiak. Ez zen askorik falta saria eramango zuten lanak zeintzuk izango ziren jakiteko, ezta luncherako ere. Eta azken horretarako, hain justu, generoa erosten zuten bitartean, lehiaketan parte hartu duten ikasleak eta azokako saltzaile eta erosleak entretenitzeko, Maddi Labayen eta Ane Zuazubiskar bertsolariek kantuan jardun dute, baserritarren postuen inguruan.

Sarituak

Eta ostean, etorri da sariak banatzeko umea. Aurten Debagoieneko DBH 3. Eta DBH 4. mailetako zein Batxilergoko ikasleek izan dute parte hartzeko aukera eta 29 lan aurkeztu dituzte guztira, eta bik eraman dute saria: Epaimahaiaren Saria Katean loturik lanarentzat izan da (egileak: Deiane Marcos, Maialen Gallastegi eta Sara Agiriano); eta Ikuslearen Saria, Kontsumoaren katea lanarentzat (egileak: Alba Saez, Nagore Gomez eta Mireia Cabrera).

Ikuslearen Saria nori eman BH-Klip blogean botoa emandakoek aukeratu dute; blogean zintzilikatuta egon dira lan guztiak eta 250 bototik gora jaso dira. Bestalde, epaimahaikideak izan dira: Arkaitz Biain, Amaia Txintxurreta, Agurtzane Elkoro eta Elena Errasti.

Saritutako taldekideetako bakoitzak bideo kamera digital bat jaso du.

Ideia oparo eta originalez beteriko lanak aurkeztu dituzte parte-hartzaileek, irudi zein argazki aldetik. Horixe nabarmendu dute antolatzaileek.

Sormena sustatzeko tresna

Gazteek ia jatorrizko duten lengoaia baten gogoeta egin eta sormena sustatzeko tresna ezin hobea bilakatu da BH-Klip, iaztik Debagoieneko Bigarren Hezkuntzako ikasle guztiei zabalik dagoen bideo lehiaketa; lehen urtean proposamenak izandako harrera eta maila onarekin “sorpresa” hartu zutela dio Arizmendi Ikastolako Edurne Baltzategik.

Bagara eta Huhezirekin elkarlanean

Arizmendik Bagara Ekimena bidelagun izan du BH-Klip lehiaketan aurten (GOIENA Komunikazio Taldea, AZK eta Mondragon Unibertsitatearekin). Bagaran, Gureztatu ekimenaren bitartez, Arrasateko azoka biziberritzeko prozesuaren baitan sortutako ideia da kolaborazioa. Ekimenaren barruan badago azokan  haur eta gaztetxoen ikuspegia txertatzeko lantaldea eta, horrela, tematika honetara gerturatu gura izan dituzte gazteak. Gaian sakontzeko astia ere hartu dute, eta ez hori bakarrik: formazio saioa egin zuten Aretxabaletako HUHEZI fakultatean. Gaia landu zuten eta, unibertsitateko irakasleekin, gidoigintza eta teknikari buruzko irizpideak eskuratu zituzten ikasleek.

Ikusleen sarirako bideoak

Jarraian dituzue ikusleen sarirako aukeratutako bideoak. 29 dira. Amaierako formularioa  beteta eman dezakezue botoa maiatzaren 29ra arte.

Sari nagusiarekin batera, maiatzaren 31ko sari banaketa jasoko dute saria irabazleek.

Oharra: e-posta eta izen berarekin botu bakarra eman daiteke, antolakuntzak e-posta eta boto zalantzazkoak deskontatzeko eskubidea du.

1. ‘Kontsumo katea’

2. ‘Kontsumoa ez da irtenbidea’

3. ‘Oraina eta lehena’

4. ‘BH-klip JUJ’

5. ‘Zertarako hainbeste kontsumo’

6. ‘Kontsumismoa’

7. ‘Kontsumo katea (kontsumitzaileak)’

8. ‘Zaborrean murgiltzen’

9. ‘Kontsumo katea BH-Klip 2013’

10. ‘BH-Klip 13 Kontsumoaren katea 3H’

11. ‘Gu geu gara’

12. ‘Kafearen katea’

13. ‘Naturarekin bat’

14. ‘Algodoiaren kontsumo katea’

15. ‘Moztu katea’

16. ‘Kontsumo katea’

17. ‘Etorkizuneko Ama Lurra’

18. ‘Gure lurra’

19. ‘BH-KLip 2013 Gugeu’

20. Otarra

http://youtu.be/Bw_P1_m_1hw

21. BH-Klip kontsumoaren katea

22. BH-Klip 13′ Kontsumo katea

http://youtu.be/4mLLv4czr54

23. Katean loturik

https://www.youtube.com/watch?v=nS0yFdN5P8U

24. ‘Bizitzaren katea’

25. ‘Gure haurra’

26. ‘Guztiok kontsumistak’

27. ‘Jokoen kontsumoa’

28. ‘Errepikatu’

29. ‘Kontsumismoak kontsumitzen gaituelako’

Sari nagusia erabakita, maiatzaren 31an egingo da banaketa ekitaldia

Aukeratu du epaimahaiak aurtengo BH-Klip lehiaketaren sari nagusia zein taldek jasoko duen. Saria nagusiaren eta ikusleen sariaren berri maiatzaren 31an banatuko da Arrasateko azokan egingo den ekitaldian.

Astelehenean, maiatzak 6, batzartu ziren epaimahaiko kideak Arrasateko Ferixalekuko eraikinean. Goienako Amaia Txintxurreta, Arizmendi Ikastolako Elena Errasti, HUHEZI fakultateko Yera Sanchez, Bagarako Arkaitz Biain eta AZK taldeko Agurtzane Elkorok osatzen dute epaimahaia.

Gogoratu sari nagusiaz gain ikusleek ere gogokoena aukeratzeko modua izango duzuela eta maiatzaren 31ko banaketan sari hori ere emango dela. Aurki izango dituzue blogean bertan bideo guztien zerrenda eta botoa emateko modua.