Larunbatean joan nintzen Durangoko Azokara gurasoekin. Banekien zer erosi, edo behintzat zer neukan fitxatuta. Urte osoko kontsumitzaileak garenontzat, aukera “gutxi” izaten da Durangon.
Aurtengoak:
– Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao liburua. Polita ematen du eta nire fideltesauna aitortzen diodan idazlea.
– Euskal Presoek idatzitako Ataramiñe 08. Urtero erosten dudana, ezagunak ez diren idazleek ere literatura egiten dutelako.
– Roald Dahl-en Errima Errebeldeak. Umeei asko gustatzen zaizkie kontakizun hauek eta klasea ematen dudanean batzuk erabili izan ditut. Ipuin klasikoei bukaera bereziak ematen dizkie.
– Bertsoz bai DBH 2. Horko ariketa batzuk “lana” kenduko didate eta nahiko ondo dago.
– Gu ta gutarrak taldearen Despedidea DVD-a. Plateruenan eman zuten azken saioaren grabaketa, egin dituzten beste saioen grabaketak,etab…
Gehiagorik ez, falta dena Olentzerok ekarriko du!
![egunkaria_libre[1]](http://farm3.static.flickr.com/2745/4168426017_023e005e84_m.jpg)
Ez ahaztu Olentzerori eskatzea “Hutsik”, Peru Magdalenarena. Izugarri ona.
Jozulin!
Jada irakurria daukat! Oso ona!
Euskadi Irratian entzun nuen egin zioten elkarrizketa bat eta engantxatu ninduen. Orain hilabete bukatu dudala.