AGUR, SAN MAMES

Asteazkenean, Athletic zaleok, San Mames zaharra agurtu genuen. Batzuk, tamalez, etxetik. 89tik bazkidea naiz, baina gero luxu handiagoa da Athleticeko bazkidea izatea, eta are gehiago krisi garaian. Horregatik lagun batek  erabiltzen du. Baina agian datorren urtean, berriro hasiko naiz domeka arrastiak San Mames Barrian igarotzen.

Kapitainak irten zirenean hunkigarria izan zen. Nik zer esango dizuet, baina Genar Andrinua eta Iribarrekin hunkitu nintzen. Genar, auzokoa da, Erromokoa. Eta txikitatik mirestu izan dudan jokalaria da. Nire lehen urteetan bazkide moduan, bera izan zen Athletic-eko kapitaina. Eta Iribar… Iribar da! Handia, sekulakoa, gertukoa, bakarra! Athletic-eko Txopo! Eta hemen dakartzuet argazki bat,  23 urte baino ez dituena… Ikastolan futbolean hasi berri eta gainera ikastolako mutil “basati” guztiekin. Denboraldi bukaeran, Iribarrek saria eman zidan, futbolean zebilen neska bakarrenetakoa nintzelako.

2013-06-07 16.23.11

Athletic talde bat baino gehiago da. Sentimendu bat. Sufriarazten dizun taldea, poztasunak ematen dizkizuna,… San Mamesen gauza asko ikusi ditut: Ligako partiduak, kopakoak, UEFAkoak , Txanpionsekoak, Milan, Brasil, Selekzioa,… San Mamesek une ahaztezin ugari bizi izan ditugu. Jokalari asko ikusi ditut: Argote, Urtubi, Urrutia, Luke, Larrainzar, Cuco, Rios, Tiko, Lacruz, Etxebe, Larrazábal, Tabuenka, Suances, Huegun, Alkiza… Eta bestela mila!

Eskerrik asko San Mames eta Aupa Athletic!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude