Bukatu da 2007a. Arinegi pasatu da, baina guztiak dauka amaiera.
Gauza asko gertatu zaizkit urte honetan, onak zein txarrak. Behingoagatik gauza positiboekin geratuko naiz. Txarrak hortxe egongo dira, beti.
Onena, ikusi dudala gauza berriak egiteko balio dudala. Pena itzela eman zidan skouta uzteak, baina gauza bat konfirmatu nuen: banekien umeek zeozer maite nindutela, baina utzi eta gero, ikusi dut uste nuena baino gehiago zela. Ikasleek ere maite nautela ikusi dut, gustora hartu naute aurten ere.
Erlazio baten amaiera izan da aurtengoa, baina gauza onekin geratuko naiz, berarekin igarotako uneekin, muxuekin, elkarrizketekin,… Udan hanka konpontzeko esperantza izan nuen, gustora nengoen, baina kaka! Berriro egin beharko dut rehabilitazioa, baina ez dut etsiko.
Amoma gure artetik joan da, baina hausnartzeko balio izan du: uste nuena baino gehiago maite dudala. Egunero gogoratzen dut, egunero gogoratzen dut berarekin igarotako une horiek, muxuak,…
Urte berezia, baina gorabeherekin.
Hasiko den urtea inoizko onena izan daitela opa dizuet.
URTE BARRI ON!