Quantcast

street

Maritxu Kajoi 2014

Urriaren lehenengo ostiralarekin batera Maritxu Kajoi iristen da urtero, eta Maritxurekin batera argazki-ehiztari uholde handia ibiltzen da Arrasaten kalez kale. Urtetik urtera, gainera, uholde hori handiagoa da. Ehiztori horietakoa naiz ni neu ere. Hona hemen, bada, aspaldiko urteotan moduan nire argazki zaparrada, Maritxu Kajoi eguneko txikitero dotoreei ateratako argazkiena.

Maritxu Kajoi 2009-2013

Ostiral honetan Arrasateko txikiteroen jaia dela eta, hemen duzu aspaldi urteotan Maritxu Kajoi egunean ateratako argazkien bilduma.

Bikes in Amsterdam

Holanda bizikletazaleen paradisua da, baina bertatik bertara ikusi beharra dago sinisteko. Beste inon ez dago halako bidegorri sarerik ez horrelako ohiturarik bizikleta erabiltzeko. Herritarrek eta gobernuak egindako lanaren emaitza da. Izan ere, ez dira ehun urte alperrik pasatu Holandako gobernuak bizikletaren erabilera sustatzeko lehen plana alde martxan jarri zuenetik. Amsterdamek oso ondo islatzen du zein […]

Graffitiak

Arrasatera etortzen diren pertsona asko jo eta harrituta gelditzen dira kaleen itxurarekin. Izan ere, mota guztietako aldarrikapenak, salaketak eta deialdiak ikusi daitezke gure kaleetako ormetan. Batzuk, graffiti artistiko moduan sailkatu daitezke. Beste batzuk, berriz, aldarrikapen sozial, ekologiko, politiko edo presoen aldekoak dira. Badira euskararen aldekoak ere. Baten batzuk, azkenik, zail dira izendatzen. Hemen duzu graffiti […]