Quantcast

pais

Arrasateko graffitiak, kartelak eta pankartak

Pintadak eta graffitiak omen dira Arrasatera etortzen diren pertsonei atentzioa gehien ematen dietenetakoak gure kaleetan pasieran dabiltzanean. Izan ere, mota guztietako informazioa, aldarrikapenak eta salaketak ikusi daitezke. Batzuk, graffiti artistiko moduan sailkatu daitezke. Beste batzuk, berriz, aldarrikapen sozial, ekologiko, politiko edo presoen aldekoak dira. Badira euskararen aldekoak ere. Baten batzuk, azkenik, zail dira izendatzen. Hemen […]

Arantzazuko santutegia

Arantzazu auzoa (Oñati) eta inguruko parajeak ikusgarriak dira, zein baino zein ederragoa. Bertan santutegi bat eraiki zen XVI. mendean. Oraingo basilika, ordea, XX. mendekoa da. Santutegia ederra da. Baina niri neuri Jorge Oteizaren lanak gustatzen zaizkit gehien. Baita Nestor Basterretxearen kripta ere. Hemen duzu asteburu honetan Arantzazun ateratako argazki sorta txiki bat.

oreka tx zuzenean

oreka tx txalapartari taldeak zuzeneko musika eta irudiak nahasten dituen ikuskizuna aurkeztu berri du Arrasaten: nömadak tx zuzenean, hain zuzen ere. Ikuskizun horretan oreka tx hainbat musikarirekin batera aritu zen: Mixel Ducau, (alboka, ttun-ttuna, saxoa eta klarinetea), Ritxi Salaberri (bajua), Juanjo Otxantorena (bouzoukia) eta Iñigo Egia (ohol indiarra, bendir-a, bodrham-a eta wok-a). Gainera, eszenatokian jarritako […]

Baserriko lanabesen erakusketa Arrasaten

Arrasateko baserrietako lanabesak bildu, identifikatu, sailkatu eta erakusketa antolatu zuen iazko Gabonetan Santamas Komisiñuak, Arrasateko Udalaren laguntzarekin. Erakusketa bukatu bada ere, hemen duzu erakusketa horretan ateratako argazki bilduma. 

Iñigoren eskultura LKSn

Iñigo Arregi Elorza (Arrasate, 1954), margolari, eskultore eta grabatu egilea. Iaz 25 urte bete ziren lehen erakusketa egin zuela. Oso ibilbide oparoa izan du urteotan. Erakusketa asko egin ditu bai Euskal Herrian bai kanpoan ere. Iazko urtean hainbat erakusketa egiteaz gainera, bere lan bat jarri zuen Arrasateko LKS enpresaren egoitzan. Iñigo Arregiren eskultura asko moduan […]

El barberillo de Lavapies zarzuela

Hemen duzu El barberillo de Lavapies zarzuelako argazki sorta

Untzilla

Opor egun hauetan gure bailarako herri eta auzoetan ibili naiz.  Untzilla da bisitatu ditudan auzoetako bat. Ikusi egindako argazki bilduma txikia.

Herriberri aldea

Hemen duzu argazki bilduma