Otsagiko dantzariak eta Iruñeko gaiteroak, Arrasateko gaiteroen 30. urteurrenean
Aurten 30 urte bete dira lagun batzuek elkartu eta Arrasateko gaiteroen taldea osatu zutela. Hasieratik hona lagun asko ibili bada ere, egun bost dira gehienbat ibiltzen direnak: Esteban eta Enrique Dolara anaiak, Edu Abarrategi, Lander Lorenzo eta Iñaki Barrena. Gaita jotzen dute, Nafarroako gaita, eta, jakina, atabala. Iruñean ikasi zuten gaita jotzen, hango gaiteroekin. Herriko […]