Quantcast

basque country

San Andres

San Andres Arrasateko kale-auzoetako bat da, Aretxabaletarekin muga egiten duena. Etxeorratz gehien dituen auzoa da. Izan ere, hiru etxeorratz erraldoi ditu, guztira: Udalaitz dorrea, Txindoki dorrea eta Arrasate dorrea. Hori dela eta, biztanle-dentsitaterik handiena duen auzoa da. Batzuek diotenez, Manhattan baino biztanle-dentsitate handiagoa du San Andresek. Ulgor kooperatibaren lehenengo egoitza Gasteizen egon bazen ere, 1959an […]

Bedoña

Bedoña baserri giroko auzoa da. Bertan ez dago ez lantegirik ez etxe blokerik.  Horregatik, alde batetik, eta bertako naturaren ederra dela eta, bestetik, Arrasateko auzorik politenetariko bat da. Orain dela gutxi arte Aretxabaleta zen, baina 1966. urtean Arrasaten integratzea erabaki zuen. Bedoñako eliza, Santa Eulalia eliza, antzinako gaztelu edo dorretxe baten gainean eraikita dago eta […]

Gatza: Begiradak

Begiek garrantzia handia dute pertsonen argazkietan, bai eta begiratzeko moduak ere. Argazkian pertsona bat baino gehiago denean, haien arteko harremana islatzen du begiradak. Hona hemen argazki sorta txiki bat, Gatzagan egindako argazki batzuk biltzen dituena.