San Andres
San Andres Arrasateko kale-auzoetako bat da, Aretxabaletarekin muga egiten duena. Etxeorratz gehien dituen auzoa da. Izan ere, hiru etxeorratz erraldoi ditu, guztira: Udalaitz dorrea, Txindoki dorrea eta Arrasate dorrea. Hori dela eta, biztanle-dentsitaterik handiena duen auzoa da. Batzuek diotenez, Manhattan baino biztanle-dentsitate handiagoa du San Andresek. Ulgor kooperatibaren lehenengo egoitza Gasteizen egon bazen ere, 1959an […]