Quantcast

Latest Posts

Udazkena argazkitan, 2012

Udazkenean garela eta, hemen dituzu azaroan egindako argazki koloretsu batzuk.  

Baztan

Hemen dituzu aurtengo udazkenean Baztan aldean egindako argazki batzuk.

Arrasateko graffitiak, kartelak eta pankartak

Pintadak eta graffitiak omen dira Arrasatera etortzen diren pertsonei atentzioa gehien ematen dietenetakoak gure kaleetan pasieran dabiltzanean. Izan ere, mota guztietako informazioa, aldarrikapenak eta salaketak ikusi daitezke. Batzuk, graffiti artistiko moduan sailkatu daitezke. Beste batzuk, berriz, aldarrikapen sozial, ekologiko, politiko edo presoen aldekoak dira. Badira euskararen aldekoak ere. Baten batzuk, azkenik, zail dira izendatzen. Hemen […]

Maritxu Kajoi 2012

Aurten ere sekulako eguraldia zegoela eta, ezin etxean geratu Maritxu Kajoi egunean. Aurreko urteetan baino jende gehiago edo gutxiago ibili den alde batera utzita, Arrasateko kaleak jendez gainezka egon ziren eguerditik aurrera. Dotore asko jantzita, gainera. Hemen duzu aurtengo Maritxu Kajoi egunean ateratako argazkien bilduma, bai eta aurreko urteetakoak ere: 2009, 2010 eta 2011.

Car Milles museoa, Stockholm

Carl Milles (1875-1955) Suediako eskultore ezagunetarikoa da eta lorategia, Millesgården, haren obraren erakustokia, aire zabalean dagoena. Millesgården Lidingö irlan dago, Stockholm osatzen duten hamalau irletako batean. Carl Millesen obrak tamainu handiko piezak dira, gehienbat: estatua polikromatuak eta brontezko bustoak, Grezia Klasikoko eskulturetan oinarrituta daudenak. Oso famatuak dira Suedian eta Estatu Batuetan egin zituen iturri monumentalak, […]

Euskaraz bizi nahi dut lasterketa Arrasaten

Joan den larunbatean, hilak 22, euskararen aldeko herri lasterketa izan zen Arrasaten. Izan ere, Kontseiluaren Euskaraz bizi nahi dut proiektuaren barruan, egun horretan hainbat lasterketa izan ziren Euskal Herrian, euskararen normalizazioa aldarrikatze aldera. Arrasaten ia 500 lagun, euskararen alde takarraran: Horietatik 150 bat, gazteak eta helduak; gainontzekoak, umeak. Arrasatek euskaraz bizi nahi duela aldarrikatu zuen […]

Stockholm

Stockholm Suediako hiriburua da, bai eta Eskandinaviako hirigunerik handienetakoa ere. Stockholmeko metropoliak 2.500.000 bizilagun inguru zituen 2010ean eta horietatik 864.324 hirian bertan bizi ziren. Munduko hiribururik politenetakoa da eta Iparraldeko Venezia deitu ohi zaio. Izan ere, 14 uhartez osatuta dago, 53 zubiz lotutakoak. Stockholm Erdi Arotik izan da Suediako erdigune politiko eta ekonomikoa. XVII. mendean […]

Bordeaux, ardoaren festa

Ardoaren festa izan zen Bordelen ekainaren 28tik uztailaren 1era bitartean. Hemen dituzu bertan ateratako argazkiak.

Sabina

Kajoi tabernaren 25. urteurrena dela eta, Sabinak kontzertua eman zuen Arrasaten ekainaren 19an.Hemen dituzu Sabinaren kontzertuko argazkiak.

Mery May

Joan den larunbatean Mery May abeslariak Arrasaten jo zuen, Governors taldearekin batera, Kajoi tabernaren 25. urteurrena dela eta. Hemen dituzu Mery Mayren kontzertuko argazkiak. Eta hemen, Governors taldearenak.