Quantcast

Sailkatugabeak

Malloak Bedaiotik

Aurreko batean esan bezala, Malloak Aralar mendilerroan daude. Nafarroatik igo ohi da normalean Malloetara, Intza, Betelu edo Araitzetik abiatuta, baina Gipuzkoatik ere igo daiteke. Bedaiotik, hain zuzen ere. Hona hemen Bedaiotik irten eta Artubi eta Urakorri aldean hainbat lagunekin egindako mendi bueltako argazki sorta.

Gipuzkoako pentsionisten bizikleta martxa

Gaur iritsi da gure bailarara Bizikleta Martxa, Gipuzkoako Pentsiodunen Mugimenduak antolatutakoa. Izan ere, Gipuzkoako pentsiodunek bizikleta martxa antolatu dute maiatzaren 24tik 29ra, “Pentsio publiko duinak! Murrizketarik gabe!” lelopean. Oreretatik irten eta sei etapatan zeharkatuko du martxak Gipuzkoa. Pentsiodunen Mugimenduak urte eta erdi darama neurriak hartzea eskatzen Espainia, Gasteiz eta Nafarroako gobernuei pentsio publiko duinak lortzeko. […]

Opakua

Gure etxean Opakua oso garrantzitsua izan da, izan ere, uda partean hango zelaietan elkartzen ginen mendi buelta bat egin eta familiako bazkariak egiteko Geroago, ordea, Andoni Aizpururi esker egin da ezaguna Euskal Herrian neguan, elurra egiten duen bakoitzean, pantaila txikian serio-serio agertzen delako Opakua itxita dagoela edo kateekin ibili behar dela esanez. Baina, bestela ere, […]

Bordele

Bordele. Euskaraz Bordele esaten dugu. Frantsesez, berriz, Bordeaux; Gaztelaniaz, Burdeos; Okzitanieraz, Bordèu; eta, azkenik, latinez, Burdigala. Guretzat, Bordele da, eta hori da garrantzitsuena. Frantziako hegoaldeko hiri garrantzitsua da, garrantzitsuenetako bat, egia esanda. Eta oso ederra. Bordele, Bilbo bezala, azken urteotan garapen handia izan duen hiria da. Eta garapen horretan mugikortasunak eta, bereziki, bizikletak eragin handia […]

Malloak

Gure bailaran “Malloetan egon naiz” esanez gero, jende askok galdetzen du “Malloetan? Zer dira Malloak?”. Malloak Aralar mendilerroan daude, Nafarroako aldean. Paraje aparta eta oso jende gutxi ibiltzen dena. Balerdi eta Intzako Dorrea (Hirumugarrieta guretzat) dira Malloetako gailurrik ezagunenak. Duela gutxi Malloak ezagutzera joan nintzen Arantzazu Ibarrondo eta Felipe Uriarte lagunekin, eta hau da han […]

Yolanda eta Amanda

Aspaldiko argazkiak izan arren, badute zerbait berria, edizioa. Duela zazpi urte egin nituen, Maritxu Kajoi egunean, eta koloretan argitaratu nituen. Esan beharra daukat arrakasta handia izan zutela. Baina, berriro editatzea erabaki dut, zuri-beltzean, hain zuzen ere, azken bolada honetan argazkiak zuri-beltzean argitaratzeko joera izanda, jakin nahi nuelako zuri-beltzean zer itxura zuten, eta esan beharra daukat […]

Urbia elurtuta 2021

Pandemiak jotako mundu berri honetan, Urbia paradisua da gure inguruko mendizale eta turistentzat. Aurten are gehiago, elur asko egin du eta. Aste honetan bertan, ostegunetik hona bizpahiru egunetan egin du elurra Aloña eta Urbia aldean. Atzo, larunbata, Oñatiko hiru mendizalerekin igo nintzen Urbia, eta bidean berriketan egin genuen. Zertaz ez! Halako batean, Arantzazutik gora Urbiara […]

Baztan bailara elurpean

Gure bailaratik aparte samar dago Baztan, baina eguneko mendi bueltak egiteko moduko distantziara bai, behintzat. Debagoienaren tamainakoa da, pixka bat txikiagoa, baina askoz biztanle gutxiago ditu, 7.800 inguru, eta, beraz, bere biztanle dentsitate txikia da. Horretaz, gainera, ingurune natural aberatsa eta ondo zaindua du, eta, Euskal Herriko bailararik politenetarikoa izanik, jende asko erakartzen du urte […]

Aratz

Gure bailaratik abiatuta egin daitezkeen mendietako bat da Aratz. Ez dauka Aizkorriren ospea eta erakargarritasuna, baina Arantzazutik urrutiago dago eta gogorragoa da. Eta, nire ustez, urtean behin egin beharrekoa ere bada. Arantzutik irten, eta Zabalaitz eta Peruaitz ondotik pasatuz segituan iristen da San Adriango galtzadara. Handik gora egin eta halako batean Aratzeko tontorrera iritsiko zara, […]

Haize errotak

Gure bailara kontraesanez beteta dago. Naturak indar handia du, oso indar handia. Baina oso eskualde garatua da, eta industria ibar eta erreka bazter guztietan zabalduta dago. Gure eskualdean herrietako urbanizazioak eta natura oso gertu daude, eta herrien barruan natura txertatuta dagoen bezala naturan industria dugu. Ezkoriatzan, adibidez, bi parke ditugu elkarren ondoan, edo bata bestearen […]