Gatzagako sanmilixanak
Hemen duzu argazki sorta.
Oñatin Sanmielak direla eta, gau giroko argazki sorta txiki bat prestatu dut. Hemen duzu, beraz, Oñati la nuit.
Duela egun batzuk Ane alabaren kuadrilako lagun bat ezkondu zen. Kuadrilako lehen ezkontza izanik, oso gertaera inportantea izan zen. Nik, berriz, aukera izan nuen Aneri eta bere lagunei argazki batzuk egiteko. Hona hemen argazki bilduma.
Iñigo Arregi Elorza (Arrasate, 1954), margolari, eskultore eta grabatu egilea. Aurten 25 urte betetzen dira lehen erakusketa egin zuela. Urteotan ibilbide oparoa izan du eta erakusketa asko egin ditu Euskal Herrian (Arrasate, Aretxabaleta, Bergara, Eibar, Durango, Gasteiz, Donostia, Bilbo eta Iruñea). Kanpoan ere bai: Valentzia (1990), Sevilla (1990), Madril (1991) eta Paris (1980 eta 1994). […]
Rocamadour (614 biztanle) Frantziako erdialdean dago, Midi Pyrennees eskualdean, Lot departamentuan. Erdi Aroan sortua, Santiago Bidean zihoan erromes asko erakarri zuen. Gaur egun Frantziako herriririk ederrenetakotzat joa dago eta bisitari gehien jasotzen dutenenetakoa da. Hemen duzu Rocamadour herriko argazki sorta.
Bi urte dira blog hau sortu nuela. Dagoeneko bi mila argazkitik gora bildu eta sarean jarri ditut, sortatan antolatuta. Argazki batzuk arrakasta handi samarra izan dute. Beste batzuk, berriz, ez hain handia. Guztien artean, hala ere, 110.000 bisita izan dituzte. Hona hemen, bada, bisita gehien izan dituzten argazkien bilduma.