Sailkatugabeak

Toskana

Dagoeneko amaitu dira uda parteko oporrak, eta hortik zehar ateratako argazkiak antolatzeko garaia iritsi da. Urtea joan urtea etorri, errepikatzen dudan liturgia da oporretako argazkirik txukunenak aukeratu eta blogera igotzea. Horrela, bada, apurka-apurka hainbat tokitako argazki sortak bildu ditut, hala nola, Londres, Dordoña, Estockholm eta Amsterdam hirietan egindako argazkiekin osatutakoak. Aurten Italia aldean izan gara […]

Gatza, Leintz Gatzagako errolda grafikoa

Lau urtean lanean ibili eta gero, maiatzaren 28an liburu bat aurkeztu nuen, Leintz Gatzagako herritarrei ateratako argazkiekin egindakoa. Gatza du izenburua eta Leintz Gatzagako Udalak argitaratu du. Argazkiak nik neuk egindakoak dira, eta diseinua Garbiñe Beitiak. Bestalde, erakusketa txiki bat prestatu dut liburuaren osagarri moduan, tamaina handiko 30 argazkiz osatutakoa. Argazki horien anpliazioak Xabier Rezabal […]

Txindoki dorreko ikuspegiak

Arrasateko etxe-orratzetako ikuspegiekin jarraituz, hona hemen Txindoki dorreko ikuspegiak. Hurrengo bilduma: Eguzki dorreko ikuspegiak. Aurreko argazki bildumak: Arrasateko ikuspegiak Musakola Bedoña San Andres Graffitiak Maritxu Kajoi (2009-2012) Maritxu Kajoi 2013 Uribarri Udalatx Graffitiak (2) Kalea Santamasak 2005-2012 Santamasak 2013 Yolanda&Amanda BBVA dorreko ikuspegiak Akse P19 Santa Ageda 2014

Akse P19

Akse sona handiko graffiti egilea da. Frantziarra bada ere, 1997tik Manchesteren bizi da. Famatua da pertsonaia ezagunen erretratoak egiten dituelako, besteak beste. Iaz Arrasaten izan zen eta Erguingo pilotalekuan Alex de la Iglesiaren erretatoa egin zuen. Hona hemen Akseren graffitia Arrasaten.

Yolanda&Amanda

Urtea amaitu aurretik, hemen duzu argazki sortatxo bat, maritxu kajoi egunean ateratako argazkiekin osatutakoa. Bi neska, Yolanda eta Amanda, ageri dira Arrasateko Etxoste tabernan ateratako argazkiotan. Urtea ondo amaitu eta urte berri on!  

Erdialdea

Kalea. Horrela deitzen zaio Arrasaten erdialdeari, atzetik auzo hitza ez daraman herriko alde bakarrari. Izan ere, Arrasaten bi alde daude: kalea eta auzoak. Gainera, auzoetan batzuk hiri-auzoak dira; beste batzuk, berriz, baserri-auzoak. Kalea erdialdea da eta auzoz inguratuta dago. Horregatik-edo Arrasaten Kalera joatea ez da kalera joatea erdialdera joatea baizik. Arrasaten alde zaharra Kalean dago. […]

Udaberria 2013

Egun hauetako giroa udaberrikoa baino gehiago negukoa bada ere, hemen dituzu aurtengo udaberrian egindako argazki batzuk: Udaberriko argazkiak.

Gatza: Begiradak

Begiek garrantzia handia dute pertsonen argazkietan, bai eta begiratzeko moduak ere. Argazkian pertsona bat baino gehiago denean, haien arteko harremana islatzen du begiradak. Hona hemen argazki sorta txiki bat, Gatzagan egindako argazki batzuk biltzen dituena.  

Leintz-Gatzagako txakolin-mahastia

Gure bailaran gero eta mahasti gehiago dago. Duela gutxi arte, Araba edo Nafarroa aldera joan beharra zegoen mahastiak ikusteko edo, bestela, kosta aldera, Getaria aldera. Aspaldi honetan, ordea, baserritar askok landatu dituzte mahastiak Debagoienean. Arrasaten, Oñatin eta Bergaran, esatebaterako, nahiako errotuta dago txakolina egiteko ohitura. Dagoeneko bailarako ia herri guztietan daude mahastiak. Leintz-Gatzagan ere bada […]

Udazkena argazkitan, 2012

Udazkenean garela eta, hemen dituzu azaroan egindako argazki koloretsu batzuk.