Badator elurra

Badirudi aste honetan elur pixka bat egingo duela. Hala iragarri dute behintzat. Ea asmatzen duten mendizaleak eta eskiatzaileak irrikitan daude eta. Izan ere, elur gutxi samar egin du gure bailaran aspaldiko urteotan.

Orain 4 urte, 2020ko abenduaren amaieran eta 2021eko urtarrilean, izan zen azken elurte handia. Gure bailarako gailurrak zuri-zuri egon ziren Eguberri egunean: Anboto, Udalaitz eta Arantzazu aldea. Hurrengo egunetan ere elurra egin zuen, eta Duru aldean elur geruza polita pilatu zen. Eta ondoren ere elurra egin eta honelako giroa egon zen Tellakaskueta eta Eskita aldean.

Elurra badatorrela eta, ondo pasatu goialdeetan eta aprobetxatu mendi-buelta batzuk egiteko.

Comments Are Closed