Korrikaren 45. urteurrena

Oñatin hasi zen lehenengo Korrika 1980ko azaroan, eta 45 urte pasatu dira geroztik. Hori dela eta, ekitaldi bat antolatu du AEK-k ‘Ez gero, orain baizik’ leloarekin, Oñatin Korrikak lehen metroak egin zituen leku berean.

Ekitaldi horretan Korrikaren sortzaileak omendu ditu AEKk , baita helduen euskalduntzea eta alfabetatzea lehenesteko eskatu ere administrazioei. Are gehiago, euskalgintza aspalditxoan zabaltzen ari den mezu bat errepikatu du: euskararen etorkizuna jokoan dago, eta beste pizkunde baterako garaia da, ezin da ezer geroko utzi. Orain da garaia. Eta nabarmendu du helduen euskalduntzea eta alfabetatzea funtsezkoa dela euskararen pizkundean.

Hemen diuzu Korrikaren 45. urteurrenaren ekitaldian egindako argazki-sorta bat.

Comments Are Closed