Joan den ostiralean hasi zen Maritxu Kajoiren nobenaixua, Arrasateko Kooltur Ekintzak taldeari Maritxuren inbutua ematearekin batera.
Urtero moduan, aurten dotorezia, umorea eta aldarrikapena uztartuko ditu Maritxuk. Bestalde, Komisiñuak argi utzi du: “Jaixa ez dau Israelek finantzietan, taberna laguntzailiek eta eskapulaixo zaliek, bai!”.
Maritxu Kajoi eguna iritsi bitartean, festa berotze aldera, hona hemen aspaldiko urteotan egindako argazki-sorta bat, kuxkuseatu nahi baduzu ere: Maritxu Kajoi 2009-2024