Urrian sartu garela eta, egun gutxi geratzen dira Maritxu Kajoitarako. Baten bat traje bila hasita egongo da honezkero. Komisiñuak, berriz, betiko lepotik burua, etxeko lanak eginda, aurtengo egitaraua kaleratu du, eta Arrasate Rugby Taldeari eman dio Maritxu Kajoiren enbutua.
Urtero Komisiñuak eskerrak ematen dizkie jaia aurrera eramaten laguntzen dioten taberna, jatetxe eta komertzioentzei, oso testu polita erabiliz eman ere. Ba, testu hori plagiatuaz, parrandazaleei ere eskerrak eman beharko lizkiekela iruditzen zait, izan ere, “eskapularixua, kartela, mirarixa… danak die biherrezkuak, baina ezinbestekuak zeuek zarie, parrandazaleok!”.
Ni neu ere, urtero moduan, lanean hasita nago eta aspaldiko urteotako argazki sorta handi bat aukeratu dut festa berotze aldera. Bitartean hemen duzu 2009-2023 urteetako argazki-sorta, kuxkuseatu nahi baduzu ere.