Oñatiko txondorraren bueltan

Ixutu dute txondorra. Iragarri bezala ekainaren 1ean eman zioten su txondorrari. Izan ere, aspaldiko hilabeteotan lanean ari dira Oñatiko “Txondorraren bueltan” egitasmoko kideak, garai bateko ikazkinek nola egiten zuten lan erakuste aldera. Hartarako txondor bat egokitu dute San Martin auzoko zuhaiztian, ermitaren atzean. Eta ondoan etxola bat, lehengo ikazkinek etxoletan pasatzen zituzten-eta ikatza egin bitarteko egunak.

Gure basoetako ikazkinen lana nolakoa zen jakiteko gogoa izanez gero, aukera ona da Oñatira joatea, eta San Martin ermita ondoko txondorra ikustea. Polita benetan. Eta baten batek ez badaki ere, puntako teknologiarik erabili gabe. Txondorraren bueltan ez dago inongo integilentzia artifizialik. Bestelako inteligentzia, bai, ugari.

Hemen duzu Oñatiko txondorraren argazki sorta txiki bat.

Etiketak:

Comments Are Closed