Quantcast

Felipe eta Martin

Felipe eta Martin, biok ere, mendizaleak dira, mendian ibili zaleak. Felipek eskarmentu handia dauka mendian, eskalatzen eta mendiko espedizioak antolatzen. Felipe mendi gidari profesionala da. Martin, berriz, hasi berria da mendian, eta oraindik ez daki zer egingo duen bizitzan.

Felipe eta Martin mendi gidari ibili dira, elkarrekin ibili ere, aurtengo Urmugaren Urtantan. Hogeitaka lagun gidatu zituzten Jaizkibelen barna, aldapan gora aldapan behera. Felipe, mendi gidari beteranoa; Martin, mendi gidari hasi berria.

Hemen duzu Urmugaren Urtantan Felipe eta Martini egindako argazki sorta.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Comments Are Closed