Quantcast

Urmugaren Urtantako jendea

Azken bi urteotan Urmuga egitasmoak Euskal Herriko mendiak eta musika uztartu ditu ia hogei egunez. Aurten, ordea, ekitaldia laburragoa izan da. Urmuga elkarteak, Mendiak eta Herriak enpresak eta Et Incarnatus Orkestrak osatua, eta Elkano fundazioak Urtanta jaialdia antolatu zuten hiru egunez uztailaren amaieran.

Aurtengo ekitaldian mendiak, musika eta itsasoa uztartu ditu Urmugaren Urtantak, bai eta jendea ere. Izan ere, jendea, jendea batzea da ekimen horren helburuetako bat, mendiko ibilaldietan parte hartu eta musika kontzertuetara erakarriz. Jendea da, bada, ekimenaren osagarri garrantzitsuenetarikoa.

Hemen duzu aurtengo Urmugaren Urtanta ekimenean parte hartu duen jendeari egindako argazki sorta txiki bat.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Comments Are Closed