Quantcast

Goiko Benta since 1514

Jose Ramon Arrazola oñatiarrak aurkitutako agiri baten arabera, Goiko Benta 1514an eraiki zuen Oñatiko kontzejuak, Arantzazuko Ama Birjinaren kaperara joaten ziren erromesei aterpe emate aldera, besteak beste.

Goian esandako agiriarekin batera beste hainbat dokumentu aztertu ditu Jose Ramon Arrazolak, eta liburuxka bat egin du, Goiko Benta. Atzo, abenduak 3, izan zen liburuaren aurkezpena. Ekitaldia amaitzeko musika emanalditxoa izan zen Goiko Bentan, Bixenta Igartua, Arantxa Zumalde eta Mari Tere Azkoitia eta Xabier Ugartek girotuta.

Hemen duzu ekitaldiko argazki sorta.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Comments Are Closed