Mendian atxintxika egitea boladan dago. Izan ere, egun ez da nahikoa mendian ibiltzea edo kalean korrika egitea; ez, gaur egun mendian atxintxika egin beharra dago, maila bat gorago egin behar da: hori da oraingo moda.
Gure bailaran toki asko dago korrika egiteko, mendian korrika egiteko. Aretxabaletan, Ugastegi aldean. Oñatin, berriz, Urbia eta Enaitz aldean.
Hemen duzu Ane alabari, aldatz gora eta aldatz behera, Urbian egindako argazki sorta.
Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak.
Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez.
Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da.
Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.