Quantcast

Mendian atxintxika

Aspaldi honetan zeharo aldatu da mundua, gure mundua. Eta ez bakarrik Covid19a agertu denetik hona, ez, lehenagotik zetorren aldaketa. Eta aldaketa bat bakarra baino aldaketak, aldaketa txiki eta handi asko gertatu dira-eta mende berrian.

Horietako bat da mendian atxintxika egitea. Lehenago mendian ibili egiten ginen, bizkor edo mantso, baina ibili. Orain ere bai, gehienok ibiltzera joaten gara mendira, edo paseoan. Baina, gero eta gehiago dira mendian korrika egiten dutenak, eta mendiko lasterketak egiten dituztenak, gehienok nekez igotzen ditugun aldapak takarradan igotzen dituztenak.

Hemen duzu Ugastegi eta Orkatzategi aldean Ane alabari, aldatz gora eta aldatz behera, egindako argazki sorta.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Comments Are Closed