Quantcast

Behelainoa

Klima aldatzen ari da: eguraldia ez da lehengoa, ez da lehengoaren modukoa.

Aspaldion neguan elur gutxiago egiten du lehen baino. Aurtengo neguan elurra egin du. Ez du asko egin, baina asko iraun du. Udaberria ere ez da oso euritsua izan, baina ona ere ez da izan.

Lainoa, behehainoa, ere ez da lehengoaren modukoa. Baina behelainoa bada Euskal Herriko eguraldiaren ezaugarrietako bat. Urteko edozein arotan izaten da behelainoa gurean, eguraldiaren ona zein eguraldi txarraren seinale ere bada behelainoa,

Hemen duzu argazki sorta bat, behelainoa protagonista duena.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Comments Are Closed