Quantcast

Baztan bailara elurpean

Gure bailaratik aparte samar dago Baztan, baina eguneko mendi bueltak egiteko moduko distantziara bai, behintzat.

Debagoienaren tamainakoa da, pixka bat txikiagoa, baina askoz biztanle gutxiago ditu, 7.800 inguru, eta, beraz, bere biztanle dentsitate txikia da. Horretaz, gainera, ingurune natural aberatsa eta ondo zaindua du, eta, Euskal Herriko bailararik politenetarikoa izanik, jende asko erakartzen du urte sasoi guztietan, uda eta udazkenean, batez ere, baina neguan eta elurrarekin ere aukera polita da egun pasa joateko.

Hemen duzu aspaldi batean Baztanen egindako mendi buelta bateko argazki sorta.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Comments Are Closed