Quantcast

Aratz

Gure bailaratik abiatuta egin daitezkeen mendietako bat da Aratz. Ez dauka Aizkorriren ospea eta erakargarritasuna, baina Arantzazutik urrutiago dago eta gogorragoa da. Eta, nire ustez, urtean behin egin beharrekoa ere bada.

Arantzutik irten, eta Zabalaitz eta Peruaitz ondotik pasatuz segituan iristen da San Adriango galtzadara. Handik gora egin eta halako batean Aratzeko tontorrera iritsiko zara, laino artean bidean galtzen ez bazara.

Buelta joandako bidetik egin datiteke edo, Urbiako fonda gainetik pasatu, eta Gorostiagain eta Enaitzeko tontorretara igoaz. Handik Arantzazura bide bat baino gehiago dago, jakina.

Hemen duzu Aratzeko mendi bueltako argazki sorta.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Comments Are Closed