Quantcast

Haize errotak

Gure bailara kontraesanez beteta dago. Naturak indar handia du, oso indar handia. Baina oso eskualde garatua da, eta industria ibar eta erreka bazter guztietan zabalduta dago. Gure eskualdean herrietako urbanizazioak eta natura oso gertu daude, eta herrien barruan natura txertatuta dagoen bezala naturan industria dugu. Ezkoriatzan, adibidez, bi parke ditugu elkarren ondoan, edo bata bestearen barruan, ez nago seguru: Aizkorri-Aratz natura parkea eta Elgeako mendietako haize erroten parke industriala.

Hemen duzu, bada, natura parke baten barruan dagoen haize erroten parke industrial bateko argazki bilduma.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Comments Are Closed