Quantcast

Arrola-Arranoaitz aldean

Bada gure bailaran mendikate bat oso polita, Udanatik Elorregira doana. Antzuola, Bergara eta Oñati batzen dituzten tontor, magal eta egiek osatutako mendi bizkar luzea.

Gailurrik altuena ez da 1.000 metrora ere iristen, baina, hala ere, desnibela handia da, 800 metrotik gorakoa bai behintzat, eta, behelainorik ez dagoenean, Arrolak eta Arranoitzek dauzkate ikuspegirik ederrenak. Elurrarekin ere bista ikusgarriak dauzkate.

Oñatiko isuri aldean Aurrekomendi, Larraña eta Olabarrieta auzoak daude.

Hemen dituzu Oñatitik irten eta Arrola eta Arranoaitz aldean egindako mendi bueltako argazkiak.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Comments Are Closed