Quantcast

Udalaitz elurtuta

Aurtengo neguan ezin gara kexatu, inoiz ez moduan elurraz gozatzen ari gara eta. Izan ere, hiru aste luze doaz gure mendietan elurra dugula. Gero eta gutxiago, baina oraindik ere badugu elurra.

Oñatin bada mendi bat, oso polita, bailaran ezaguna ez dena -Arrola mendia, hain zuzen-, eta oñatiarrek joera handia dute mendi hori igotzeko, Antzuolan egon arren.

Arrolako bistak ederrak dira, eta, egunotan une batzuetan ilun samar egon den arren, Udalaitz eta Anbotoko paraje elurtuak ikusi ahal izan ditugu.

Hementxe duzu aste honetan Arrolara egindako mendi bueltan ateratako argazkien esteka, Udalaitz elurtuta ikusteko aukera ematen diguna.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Comments Are Closed